miércoles, 7 de marzo de 2012

Garzon kasua

Espainiako Auzitegi Gorenak 11 urtean epaile izateko gaitasunik gabe utzi du Garzoni, 'Gurtel auzian' entzuketak agintzeagatik. Nik uste dut, Espainiako Auzitegi gorenak ez dituela arrazoirik egin dutena egiteko.
“Justiziak” Garzonekin injustua edo gaizki jokatu duela esaten ari da jendea kalean, baina Espainiako Auzitegi gorenari hori ez zaio inporta esaten dutelako ezin zuela behar zuen boterea egin duena egiteko, lagundu duen jendeari pentsatu gabe.
Familia askok Baltasar Garzoni eskatu zioten Frankoen hilketak ikertzeko. Garzonek kasua ireki zuen familiei laguntzeko. Hori egiteko bere gorenen baimena behar zuen. Baina badaude beste pertsona batzuek gaizki egin dutela: Francisco Camps adibidez. PPko agintariak eroskeria hartu zituen, eta ez dute kondenatu.
Egia da PPko eroskeriak eta Frankoen kasua oso txarrak direla eta oso gaizki jokatu dutela, baina arriskutsuak baziren zergatik Garzonek ez zituen utzi, eta hartu beste edozein kasu bat?
Kasuarekin jarraitu izan badu, nahiz eta arriskutsua izan, justizia lortu nahi izan duelako.
Bere kontra jarri direnak gutxi dira, baina boteretsuak. Herriko jendea da bere alde jarri dena, berari laguntzeko prest dagoena eta kalera atera dena bera defendatzeko. Zergatik haiei ez diete uzten parte hartzen sententzian?

1 comentario: